XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bremond-entzat, bigarren hipotesia da zuzena, eta honen barruan azkeneko aukera hau.

Propp-ek esan digunez, funtzioak antolamendu berdina jarraitzen dute beti, salbuespen batzuk landa, eta denen artean kate bat osatzen dute.

Kate hontako funtzio bakoitza aurrekoarekin lotuta dago, eta aurrekoak sortua da, honela esaten bait zigun: Funtzio denak bata bestearen ondotik irakurtzen baditugu, berehala ikusten dugu zenbaiterainoko halabehar logiko eta estetikoz darion aurrekoari funtzio bakoitza (1) 79 or. .

Antolamendu hitsi eta hertsi baten aurrean gaude beraz, eta ipuin osoa bere bukaerari buruz taxututa dagoela dirudi; horrela funtzioa sartzeko, jartzen dela C, eta hori sartzeko B ezartzen dela, etab.

Ezin dugu ahantz gainera, funtzio bakoitza bere ondorioek mugatzen dutela.

Horiek horrela, funtzio batek ezin digu inolaz ere aukera bat eskaini; bere ondorioek mugatzen baldin badute funtzioa, A, B sortzen duelako, A baldin bada, ta B, sortzen badu A ez bada, A funtzioak ezin digu aukera bat eskaini.